XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neri izugarri gustatzen zait aita gaisorik ikustea ohean sartuta, maindireak sudurreraino dituela, negu gorrian eta euria, eta hotza, eta elurra egiten baditu askozaz hobeto oraindikan.

Izerditan hasten da, gorri gorri eginda baina gero txuri txuri jartzen zaio aurpegia, oso zurbil, eta itolarrian, eztulka, ezin isildurik: horrela ez dago euskal telebista ikusteko modurik.

Gure aitatxok gehiegi erretzen du, medikuak eta amak eta jende guztiak hainbeste ez erretzeko esaten diote, ea zergatik erretzeari ez dion uzten.

Aitak asko hitz egiten du normalki, baina orduantxe, medikuak eta amak eta jende guztiak ez zigarrorik erretzeko esaten diotenean, eta ea noiz utziko duen, orduantxe isiltzen da bakarrik, mutu geratzen da eta orduan gure anaia Ixidro ematen du.

Gure anaia Ixidrok bi urte ditu eta oraindik ez daki ezer esaten, ez daki hitz egiten.

Nik lau hizkuntza ezberdin dakit hitz egiten: euskera, kastilano, frantzes eta ingelesa.

Ingelesa oso zaila da, zergatio bakarrik bi edo hiru hitz diferente esan bait ditzaket: , eta hauxe pelikula batean ikasi nuen.

Frantzesa askozaz errezagoa zait: (...).